ORIXE A 26-MUNDAIZ 17
ORDUA:12:00 LEKUA:TRINITATE ENPARANTZA
1.ZATIA (4-8): OIER, MIKEL I, IKER, FELIX ETA GARI.
2.ZATIA (10-0): XABI, OROITZ, ERIK, MIKEL A ETA NAHUEL.
3.ZATIA (2-5): OIER, IKER, MIKEL U, TELMO ETA GARI.
4.ZATIA (10-4): XABI, OROITZ, MIKEL I, MIKEL A ETA FELIX. BAIATA ERE JOLASTU ZUEN ERIKEK.
AZKEN EMAITZA: ORIXE A 26- MUNDAIZ 17
Azkeneko saskibaloiko bi partiduak irabazi ondoren ORIXE A taldea piskanaka gora dijoala ematen du.
Larunbateko partidua denboraldi osoan jolastutako hoberena izan liteke batipat defensan eta errebotean eginiko lanari esker, orain arteko partiduetan hobetu beharreko gauza bait zen batipat erreboteko lan hori.
Partidua nahiko ongi hasi zen baina momentu batean pàre bat baloi galdu eta MUNDAIZek konturatzerako 4-8 markagailuan aurre hartu zuen.
2. zatian Orixek defentsako lanari esker partiduari buelta eman zion eta 10-0 partziala sartu zion, kontraerasoari esker eta atakean jasotako erreboteei esker.
3.zatian berriro beherakada txiki bat eduki zuen Orixek baina ala ere markagailuan aurretik amaitu zuen.
4.zatian berriro ere defentsako lana eta kontraerasoan mina eginez aldea handitu zuen azkenik 9 puntuko diferentziaz garaipèna lortuz.
XABI: Partidu oso ona, defentsan ongi eta errebote asko eskuratu zituen bai defentsa eta baita erasoan ere, 12 puntu lortu zituen.
OROITZ: Partidu oso ona, presioa oso ongi egin zuen eta kontraerasoan mina egin zuen bere azkartasun ari esker, 6 puntu lortu zituen.
OIER: Partidu ona, ala ere zenbaitetan baloia gehiago askatu behar zuen, 2 puntu lortu zituen.
ERIK: Partidu nahiko ona, askotan presa gehioegirekin jolastu zuen eta horren ondorioz zenbait baloi galdu zituen, azken momentuan saskiraketa bat lortu zuen 2 puntu.
MIKEL I: Partidu ona, aipagarria azken partiduetan defentsan egiten ari den lana.
IKER: Partidu ona, bere lana ongi bete zuen defentsan batipat, erasoan baloi gehiegi galdu zuen.
MIKEL A: Partidu ona, batipat defentsan eta presioan.
FELIX: Partidu ona, bere lana ongi bete zuen, batzutan jokuan sartzea kostatu zitzaion.
NAHUEL: Partidu ona, bere lana ongi bete zuen.
MIKEL U: Partidu ona, baloia eskuratzen saiatu zen eta saskiraketa garrantzitsu bat lortu zuen. (2 puntu)
TELMO: Partidu ona, bere lana ongi bete zuen ala ere sakiraketa bat faltatu zitzaion oso gertu egon arren zenbait kasuetan.
GARI: Partidu ona, defentsan oso ongi aritu zen eta errebotea ongi zaindu zuen partiduko lehen saskiraketa ere berak lortu zuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario